ELKARBIZITZA INFERNUA DENEKOA

Un amigo, P.M.E. ha traducido al euskara el texto del artículo publicado en el Blog ESFUERZO Y SERVICIO DESINTERESADOS de fecha de publicación de 25 de diciembre de 2013, titulado: INFIERNO CONVIVENCIAL.

El texto es el siguiente:


ELKARBIZITZA INFERNUA DENEKOA

Egungo gizarteak, higuingarria eta zentzugabea denak, eta hura osatzen duten subjektuek –ia gizaki ez direnek– puztu egiten dituzte bat ez etortzeak, hoztasun emozionala, teorizatutako adeitasun-eza, eguneroko gatazkak, bakardade patologikoa, elkarrekiko gorrotoa eta aiherkunde unibertsala. Gizakien artean badira goraka doazen elkarrekiko bortxa eta etsaigoa, eta horrek gero eta biztanle gehiago darama hondamendi psikikora eta somatikoa; hortaz, artez doaz gaixotasun mentalak izatera, gorputzak endekatzera eta gogoak mindurik izatera; izan ere, inor ez maitatzetik eta inork ere ez maitatzetik datoz gaitz horiek.

Guzti hori dela-eta, iraultza integralaren programako helburuetako bat hauxe da: egungo gizartea, hau da, elkarbizitzazko infernua eraistea, eta, hala, bidea egitea afektuari, elkarbizitzari eta maitetasunari; izan ere, egun bakarrik dute lekua gorrotoak, elkarrekiko lehiak, bakardadeak eta aiherkundeak.

Texto Completo: Elkarbizitza-infernua-denekoa